XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Illunpetan ta / bide galdutik / joanik ere,/ nik ez bildurrik,/ or baitzaude.
Zure begia / zure makilla / or diraño,/ badut nik pake,/ badut gozo.
Zerorrek jartzen / didazu neri / mai ugari,/ etsai guzien / arrigarri.
Ixurtzen duzu / nere burura / usai ezti,/ basoan badut / gaindiz gaindi.
Nik zoriona / eta grazia / ditut lagun,/ nere bizian / gau ta egun.
Biziko naiz bai / Zeruko Jauna / dan etxean / aldi luzerik / luzenean.
Aintza Aitari / gizon egin dan / Semeari / ta Espiritu / Santuari.
Len zan bezela / Aieri aintza / orain ere,/ ala dedilla / betiere.